Balio banakari edo distributiboa duen alborakuntzak perpaus bietan hitz edo partikula bera errepikatzen du. Horrelakoetan, errepikapenezko egitura hori gordetzea da ohitura nagusia (nahiz tradizioan bestelakorik ere ageri den): bai... bai..., d(ir)ela... d(ir)ela, nahiz... nahiz..., zein... zein... Nahiz batuan nahiz edozein euskalkitan, euskaraz egitea da kontua. Asko erabiltzen da egitura hori, bai ahoz, bai idatziz.
Nahiz ez den ohikoa korrelazioa haustea eta pareko ez den partikula bat erabiltzea, bada horrelakorik tradizioan: Nahiz istriborretik edo ababorretik. Asko erabiltzen da egitura hori, bai ahoz zein idatziz.
EUSKALTZAINDIA (1990). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III (EGLU III). Bilbo: Euskaltzaindia (16-18).
—(2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (nahiz sarrera).
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (32).