Ez dira beti sinonimo. Umek esparru semantiko zabalagoa du, giza haurrez gain animalia jaioberriak ere izendatzen baititu. Horretara, giza haurrak ere ume dira, baina ume guztiak ez dira haurrak; haurra giza umea baino ez da. Etxe aurrean dago aitaita, etxeko haur/ume txikiekin. Hamabi hilabetetik gora behar ditu zerri emeak umeak (*haurrak) hazteko. Ni ume (= haur) koskorra nintzela. Askozaz goragoko den jakintza baten umeak (*haurrak) baizik ez dira makinak. [EH]