Menderakuntzaz baliatzean —ondoriozko perpaus edo kontsekutiboetan— ez da tradizioduna -(e)la menderagailua erabiltzea, eta, beraz, ez da egokia euskara jaso zaindurako: ?Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere. Beste hauek dira molde zuzenak: hain... (non/eze(n))... bait-/-(e)n.
a) Gure herria hain da txikia, (non) ez baitu plazarik ere.
b) Gure herria hain da txikia, (non) ez duen plazarik ere.
c) Gure herria hain da txikia, (eze(n)) ez baitu plazarik ere.
d) Gure herria hain da txikia, (eze(n)) ez duen plazarik ere.
Alborakuntzaz baliatuz, (non/ezen juntagailuekin edo haiek gabe), honela:
e) Hain txikia da gure herria, ez du plazarik ere.
f) Plazarik ere ez du, hain txikia da gure herria.
EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (hain sarrera).
—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (445-464).
— (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 962.
— “Ondorioa adieraztea: hain… bait-… (hain da handia, ez baita atetik sartzen)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Ondorioa adieraztea: hain (hain handiak ditu eskuak, ez zaizkio patriketan sartzen)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Ondorioa adieraztea: hain (hain da handia, non ez baita atetik sartzen / *ez dela atetik sartzen)”, Jagonet galde-erantzunak.