Bi adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegian: a) 'gaitu, kapaz izan' (Denborarekin, hazi zinen eta gauzatu zinen zeure kasa bizitzeko); b) 'gauza-izaera eman edo hartu' (Asmo eder horiek zertan gauzatzen diren ikusi arte). [EH]
Bigarren adiera hori, ordea, ez da, esaterako, egin edo bete aditzen baliokide betea, eta berriak eta baztertzekoak dira zuzenketa gauzatu (zuzenketa egin), kodea gauzatu (kodea bete), salmenta gauzatu (saldu) eta gisakoak.
Gauzatu aditzak eragiten du bestelako arazorik ere.
;