Euskara batuan, -ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan, -ain formak erabiltzea da araua: arrain, usain, dohain, orain, zain —eta horren eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain, etab.—. Baina, beste sail batekoa denez gero, mahai (ez mahain). 6. araua; EH]
[6. araua] -ain aldaeraren aukeraren arrazoia 1968an euskara baturako ontzat eman ziren irizpideetan dago, zeinetan esaten den Bizkaian eta Iparraldean erabiltzen diren formak bat datozenean haiek direla hobestekoak.