Euskara Batuaren Eskuliburua

-aia/-aje

-aia/-aje

IDAZKERA. Oro har, -aje gordetzea da bidea (ikus beherago). Zortzi hauek dira salbuespenak: bidaia, bisaia, kuraia, lengoaia, paisaia, pasaia, pertsonaia eta xantaia. Hauek, beraz, ez dira forma onartuak: *ekipaia, *fuselaia, *makilaia... [EH]

 

AHOSKERA. Hegoaldean eta Iparraldean, ez dira berdin ahoskatzen -aje amaieradun hitzak, eta inon ez dira [y] ahoskatzen ([yaun] bezala, alegia). Hegoaldean, [x] ahoskera belarra dute (es: jamón bezala), eta Iparraldean, berriz, [Ʒ] ahoskera sabaiaurrekoa (fr: jambon bezala): adaje, bisaje, ekipaje, engranaje, fuselaje, garaje, ilaje, lumaje, makillaje, masaje (> masajista), paraje, pausaje, portzentaje, sabotaje, zuraje... [87. araua] ( j letra (jota))

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2000). "-aia/-aje", Jagonet galde-erantzunak.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (23).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "AJE bukaera: hitz mailegatuetan (tatuAJE / *tatuAIA)", Ehulkuren aholku guztiak.

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (322).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper