ahoskera zaindua

ahoskera zaindua

87. araua mintzo da horretaz. Garbi dio Euskaltzaindiak zein den arauaren helburua: “arauok hizkera zaindua, maila jasokoa, erabili behar denerako dira, hau da, irrati-telebistetako berri-emanaldietarako, jendaurreko hitzaldietarako, eskolako azalpenetarako eta horien antzeko egoeretarako”, eta “ez dira hartu behar orain arteko hizkeren ordezkotzat, osagarritzat baizik”. Alegia, “ez dira euskara batua ahoskatzeko modu bakarra eta are gutxiago, noski, euskalkiak ahoskatzeko era”.

 

Jokamolde zehatz batzuk ere ematen ditu: Irakasleak “[arauok] bere ahoskera biziaz gainera irakatsi beharko ditu eta ez haren ordez”; era berean, “on da komunikabideek ere askotariko eredua edo eredu malgua ematea”. “Euskaraz ere, beste edozein hizkuntza osotan bezala, ez da berdin ahoskatu behar testu akademiko baten jendaurreko irakurketan eta adiskide edo senideekiko elkarrizketan, berrien mikrofono aurreko aurkezpenean eta ama eta haurraren arteko elkarrizketan. EBAZen (Euskara Batuaren Ahoskera Zainduaren) lekua lehenengo erabilera horietan dago, ez bigarrenetan”.

 

Arau orokor batera ekarri behar izanez gero, hauxe da ahoskera zainduaren oinarri-oinarrizko araua: Bokal eta kontsonante guztiak ahoskatu behar dira —alegia, <horiek> [ho.ri.ek / *hoiek], <zu.ek e.re> [*zuek’e]...—, eta idatzita bezala esan behar dira hitzak, hotsak aldatu gabe: esaterako, <laster> [las.ter / *laixter], <otso> [o.tso / *otzo, *otxo]. Salbuespen nagusi bakarra h letraren ahoskera da. Oro har, ez da ahoskatzen; Iparraldeko zenbait hiztunek, hala ere, idatzi bezala ahoskatzen dute.

 

Arau orokor horretaz gain, hala ere, ez da ahaztu behar ahoskera zainduak badituela beste ezaugarri batzuk ere: kontsonante-bilkura batzuen ahoskera.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper