Euskara Batuaren Eskuliburua

ahalera eta kalkoak

ahalera eta kalkoak

Kalko desegoki batzuk egiten dira maiz ahalerarekin, hura neurriz gain erabilita. Lau kasu hauetan nagusiki:

a) Batzuetan inolako beharrik gabe erabiltzen da. Mendi honetatik paisaia zoragarria ikus daiteke (> Mendi honetatik paisaia zoragarria ikusten da).

b) Beste batzuetan, ahalmena (‘gaitasun’ modura ulertuta) eta gertagarritasuna (gerta litekeena, alegia) ez bereiztetik dator okerra.

 

Bi posibilitate-mota daude. Lehenak subjektuak duen gaitasuna edo ahalmena adierazten du, eta horri dagokio berez aditz-modua; bigarrenak proposizio batek —hiztunaren ustez— egia izateko edo gertatzeko duen posibilitatea adierazten du, eta probabilitatezko moduak dagozkio (litekeena da, antza denez, omen...). Bigarren horri deitzen zaio posibilitate epistemikoa.

*Ordutegia berriro aldatu dutela-eta, aztertzaileak haserretu daitezke (> Ordutegia berriro aldatu dutela-eta, litekeena da aztertzaileak haserretzea).

?Arratsalderako, dena den, han-hemenka euri-zaparradak izan litezke... (> Arratsalderako, dena den, litekeena da han-hemenka euri-zaparradak izatea...).

?Lainoak agertzen hasiko dira eta euria egin dezake noiz-nahi eta non-nahi (> Lainoak agertzen hasiko dira, eta baliteke euria egitea noiz-nahi eta non-nahi).

c) Gertatzen da ahalera gaztelaniazko subjuntibozko perpaus erlatiboen ordain desegoki gisa erabiltzea ere.

?Gerta (ahal) litezkeen kalteak antolatzaileak ordainduko ditu (> Kalteak, halakorik izanez gero, antolatzaileak ordainduko ditu).

?Aurkez (ahal) litezkeen hautagaiek eskubidea izango dute... (> Aurkezten diren hautagaiek eskubidea izango dute... / Hautagaiek, aurkeztuz gero, eskubidea izango dute...).

d) Gertatzen da ahalera erabiltzea geroaldia erabili beharrean ere. Sarri, mesedea eskatzean agintera gordina leuntzeko erabiltzen da. ( aditzaren aspektua eta kalkoak)

*Ireki diezadakezu atea? (> Irekiko didazu atea?).

*Mesede bat egin ahal bazenit... / *Egin diezadakezu mesede bat? / *Egin zeniezadake mesede bat? (> Mesede bat egingo (al) didazu? / Mesede bat egingo zenidake? / Mesede bat egingo bazenit...).

*Ekar diezadakezu liburua? (> Ekarriko didazu liburua? / Ekarriko zenidake liburua? / Liburua ekarriko bazenit ...?).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 956-957.

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (52, 70).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (164-166).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper