Hitz markatua da, gutxiespen-balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke adinekoren sinonimo oso balitz bezala. Ezaugarri bera du atso hitzak.
Hitz-elkartea eratzean, atso-agure da hurrenkera arautua (ez agure-atso). Orduan, pl. marka dagokio —besteak beste, aitona-amona eta seme-alaba hitzei bezala—, eta horrek adierazi nahi du normalean pluralean erabiltzen dela; baina erabil daiteke partitiboarekin eta zenbatzaileekin ere (inoiz ez singularrean). Zaharren mahai luzean hogeita sei bat atso-agure nabaritu nituen. [EH]