erdal hitzen deklinabidea

erdal hitzen deklinabidea

Gurean tradizio idatzirik ez duten erdal hitz berri batzuk —izan hitz arruntak, izan izen bereziak— jatorriz idazten diren bezala idazten dira euskaraz ere, grafia aldatu gabe: bungalow, campus, chantilly, collage, curriculum, sandwich, whiski...; Calais, Glasgow, Google, Greenpeace, Shakespeare, Sarah, Sydney...

 

Horietako batzuek ez dute arazorik sortzen deklinatzeko, garbi baitago hitza, bai grafikoki, bai ahoskerari dagokionez, hala bokalez bukatua denean (harakiri, swahili, geisha, Zimbabwe...), nola kontsonantez bukatua denean (camping, croissant, western, Kiev...).

Horiek gainerakoen deklinabide berbera dute: harakiria egin; judoa daukat gero; karatean jardun/aritu; balleta dantzatu; campingik ez aurkitu (kanpin forma ere ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian; beraz, idatz daiteke kanpinik ez aurkitu ere)...

 

Beste erdal hitz askotan, ordea, hitzaren azken letra eta hitz horren fonema (hotsa) ez datoz bat. Halakoetan, zalantza sortzen da: nola deklinatu behar dira, esaterako, hitz hauek: Shakespeare? ala [xekspir]?, François? ala [franzua]?, croissant? ala [kruasan]?...; alegia, zer hartu behar da kontuan deklinabide-atzizkia eransteko orduan, letra ala hotsa? Hauexek dira gomendioak —h, y edo w letraz amaitutakoek berariazko tratamendua dute ( h letra (hatxe); y letra (i grekoa); w letra (uve bikoitza))[158 eta 184. arauak]:

 

IDAZKERA. Idatzizkoan, letra da oinarria, eta letra hartu behar da kontuan deklinatzeko. Alegia, euskal hitzak balira bezala hautatu behar da deklinabide-atzizkia, kontuan harturik zein den hitzaren azken letra, kontsonantea ala bokala.

(Shakespeare) Shakespeareren/Shakespeare-ren, Shakespearek/Shakespeare-k...

(Calais) Calaisen/Calais-en, Calaisek/Calais-ek...

(Google) Googleren/Google-ren, Googlek/Google-k...

(De Gaulle) De Gaulleren/De Gaulle-ren, De Gaullek/De Gaulle-k...

(Apple) Appleren/Apple-ren, Applek/Apple-k...

(banner) bannerraren/banner-aren, bannerrak/banner-ak...

(collage) collagearen/collage-aren, collageak/collage-ak...

(croissant) croissantaren/croissant-aren, croissantak/croissant-ak...

(byte) bytearen/byte-aren, byteak/byte-ak...

(nylon) nylonaren/nylon-aren, nylonak/nylon-ak...

 

AHOSKERA. Euskaraz jatorrizkoan bezala idazten diren kanpoko hitzak (bai izen bereziak —lekuak, pertsonak, erakundeak, markak...—, bai arruntak), ahoskera zainduan behintzat, komeni da jatorrizkoan duten ahoskera kontuan hartuta ahoskatzea, idatziari itsu-itsuan lotu gabe.

(Shakespeare)[xekspirren], [xekspirrek]...

(Calais) [kaleren], [kalek]...

(Google) [gugelen], [gugelek]...

(Greenpeace) [grinpizen ], [grinpizek]...

(De Gaulle) [degolen], [degolek]...

(Apple) [apelen], [apelek]...

(byte) [baitaren], [baitak]...

(banner) [banerraren/banerrak]...

(collage) [kolaxearen], [kolaxeak]...

(croissant) [kruasanaren], [kruasanak]...

(nylon) [nailonaren], [nailonak]...

(esmokin/smoking) [esmokiñaren/esmokinaren], [esmokiñak/esmokinak]...

 

MARRATXOAREN ERABILERA. Erdal hitzaren eta deklinabide-atzizkiaren arteko marratxoaren erabilera aukerakoa da, estilo-irizpide hutsa, eta Euskaltzaindiak arautu gabekoa, bestalde. Ezin, beraz, zorrotz doitu kontua. Gerta liteke, erdal hitza izan arren, gutxi-asko, ezaguna izatea (adibidez, leasing hitza ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina ekonomiako testu batean hitz ezagun eta arrunta da), testuak ere molde askotarikoak izaten dira (dibulgaziozkoak, eskolakoak, hedabideetakoak, literaturakoak, zientziakoak...), baita helburuzko irakurleak ere (lehen mailako ikasleak, goi-ikasketa teknikoko ikasleak...), eta, hala, kasu batzuetan marratxoaren erabilera argigarria gerta badaiteke ere —izenaren berezko itxura agerian uzten baitu—, astungarri gerta liteke beste batzuetan.

Konbentzio hutsez jokatzen dute, hortaz, estilo-liburuek. Gehienek, erdal hitz ‘berri’aren lehen agerraldian, letra etzanez edo/eta marratxoz bereizten dute hura; gero, jadanik ‘ezagun’tzat harturik, letra etzana edo/eta marratxoa kenduta jarraitzen dute. ( -ing (ingelesezko hitz berriak); letra etzana noiz)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: aritu (judoan, karatean, aikidoan aritu / judoa praktikatu, aikidoa praktikatu)”, Jagonet galde-erantzunak.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (32-37).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper