Euskara Batuaren Eskuliburua

agur t'erdi

agur t'erdi

Diosal egiteko erabiltzen den adeitasun-esapidea da, eta apostrofoarekin (') idazten da. Agur t´erdi, ongi etorri, andrea. Agur, Jon Arrospide, agur, agur t´erdi, zeru goienetan atsedendu bedi.

 

Orduekin ez da apostroforik erabiltzen: *hiru t’erdiak (> hiru eta erdiak) ( orduak nola esan); ezta bestelako esapide hauetan ere: lau eta erdiko txapelketa, kilo eta erdiko patata, kilometro eta erdi ibili... [EH] (→ eranskinak/puntuazio-markak (apostrofoa))

 

Gehiago jakiteko

— “Hasierako agurrak: agur t’erdi / *agur eta erdi ”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Hasierako agurrak: agur t’erdi”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Orduak adieraztea: eta erdi / ?t’erdi”, Jagonet galde-erantzunak.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (29).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper