Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da, baina, aldakortasuna egon arren erabileran (DNA/ADN zein RNA/ARN ikusten baitira), badira azken urteotan gizartean errotuz joan diren ohiturak:
• Testu arruntetan, ADN eta ARN erabiltzen dira gehienetan.
• Sigla estandarrak, hala ere, eskola-liburuetarako hobetsiak eta Euskaltzaindiaren Hiztegian ere hala ageri direnak, DNA eta RNA dira.
Siglak direnez DNAren hidrolisia (*DNA-ren). Sigla a itsatsiz amaitzen denez, ez da beharrezkoa era idatzian mugatzailea gaineratzea: DNA eta RNA hidrolizatzeko entzima espezifikoak erabili zituzten. Birusaren RNAri lotzen zaio.
, marratxorik gabe lotzen zaie kasu-atzizkia: