1979an onartu zuen Euskaltzaindiak deklinabide batua (Euskera, XXIV, 1979, 633.-657. or.), eta hortxe ageri dira ohar eta deklinabidearen ereduak ere arauarekin batera. EGLU I (1991) liburukian (405.-527. or.) eta Euskal Gramatika Laburra izenekoan (505.-526. or.) ere ageri dira (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6844.pdf eta http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/67697.pdf). Izen arrunt eta berezien deklinabideaz gainera, erakusleena eta pertsona-izenordainena ere jasotzen dira.
Eranskinetan oinarrizko koadro sintetiko batzuk ageri dira: 511. or.
1979ko arauaz geroztik ere hartu dira erabaki osagarri batzuk: 8. araua, «Zenbakien deklinabideaz»; 12.a, «Bat eta batzuk-en deklinabidea»; 29.a, «Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea»; 183.a, «Adierazpen izendatzaileen deklinabidea» eta 184.a, «Erdal hitzen deklinabidea».
EUSKALTZAINDIA. “Araugintza: Kasu-marken paradigma edo eskema orokorrak.”, Jagonet galde-erantzunak.