Oso erabilia da, batez ere adiera hauetan:
-en buruan: Pare bat egunen buruan. Urteen buruan (*urten buruan, *urteren buruan). Urtebeteren buruan.
-i buruz:
a) (-z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik moldeak baliokideak ditu). Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da zuzena *-en buruz esapidea: Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz (*gai honen buruz). *Zure buruz jardun dute (> Zuri buruz jardun dute).
b) (-rantz, -ganantz moldeak baliokideak ditu). Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan. Kideko du ekialdeko -ra buruz: Oihanera buruz abiatu ziren.
EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: buruan (urteen buruan / *urten buruan / *urteren buruan)”, Jagonet galde-erantzunak.
— ““Zertaz” adieraztea: -i buruz / -en gainean (liburu horri buruz / liburu horren gainean ari dira)”, Jagonet galde-erantzunak.