Adierazkortasun-baliabide aberatsa du euskarak errepika, eta kategoria gramatikal anitzetan erabiltzen du [25. araua]. Bereziki, izenondo eta aditzondo-adizlagunekin, baina baita beste kategoria gramatikalekin ere. Bikoiztapenak marratxoz loturik idazten dira, eta lehen osagaiak kasu-atzizkirik gabe joan behar du . Adibideak:
• izenondoak: luze-luzea, polit-polita...
• aditzondo-adizlagunak: poliki-poliki (ibili), urtero-urtero (joan)...
• izenlagunak: ondo-ondoko etxean, aurren-aurreneko aldia...
• aditzak: zegoen-zegoenean (utzi), dauden-daudenean (hartu)...
• zenbatzaileekin: binaka-binaka (etorri)...
• onomatopeiazko elkarketetan: "Txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa..."