Ez da zuzena *-en barne egon esapidea; -en barnean egon eta kideko esapideak erabiltzea da gomendioa. *Kafea ere prezioaren barne dago (> Kafea ere prezioaren barnean dago). *Ariketak ere unitatearen barne sartu dira (> Ariketak ere unitatearen barnean sartu dira). [EH]
Besterik da izan aditzarekin erabiltzen denean ‘barne’: Prezioan, kafea barne da. Salneurria 5.000 pezeta dira, zergak barne (direla). Ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne (direla). [EH]
Testuinguru horretan, bestalde, NOR kasuan joaten da barneren aurreko hitza, aurrekaria edozein kasutan dela ere. Edozein hizkuntzatan idatz daiteke, frantsesa (*frantsesez) barne. Hala egin zuten hainbat enperadorek, Neron (*Neronek) barne.
Kontuan hartu, baina, barne hartu eta barnean hartu egokiak direla. [EH]