Ez dute esanahi bera. Balio´kostu, prezio, salneurri eta portaera-arau´ hitzen sinonimo izan liteke: euroaren balioa, giza balioak. Balore, berriz, bi adieratan erabil daiteke:
1. Lagunarteko hizkeran, maila neutroko ´kemen, adore´ adierazteko: Hik daukak/-n balorea, hik!
2. Ekonomian: balore(-)burtsa, balore(-)gordailu, balore(-)merkatu, balore bihurgarriak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala...
Honako hauek, esaterako, zuzentzekoak dira: Gure gizarteko baloreak (> Gure gizarteko balioak). Balore moral bat da elkartasuna (> Balio moral bat da elkartasuna). Gelan dituen balorezko diru eta paperak (> Gelan dituen baliozko diru eta paperak). [EH]