Bakarrik adberbioa da, eta bakarra adjektiboa. Beraz, Bakarrik etorri da (adb.) eta Bakarra aukeratu dut (adj.) dira moldeak. Hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian zehazten denez (Ipar. eta Naf.), komeni da gogoan hartzea euskalki horietan bakarra adberbio bezala ere erabiltzen dela: Jujearen aitzinean agertuko da bera bakar-bakarra. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: bakarrik, bakarra ”, Jagonet galde-erantzunak.