Subjektu jakinik adierazten ez duen aditzari edo subjektu zehaztugabea edo generikoa duenari deritzo horrela. Aditz laguntzailea 3. pertsonan joaten da (2. pertsonak ere izan dezake interpretazio inpertsonala, dena dela: Herri honetan, bozkatzen ez baduzu, betiko markatuta gelditzen zara). Du saileko aditz asko —Euskaltzaindiaren Hiztegian soilik marka horrekin ageri badira ere— inpertsonal bihur daitezke da laguntzailearekin: esaten da/dira, ikusten da/dira, sumatzen da/dira, egiten da/dira...; eta dio markadunak zaio bihur daitezke (jakinarazi zaio/zaie, abisatu zaio/zaie...).
Eguraldiari lotutako perpausetan ere, aditzak inpertsonalak dira.
EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (208-212, 218-220).
— “Aditzaren jokabidea: da/du aditzak (txalupa irauli zen / markagailua irauli zuen)”, Jagonet galde-erantzunak.