Hitz-elkarteak sortzeko, arto erabiltzen da: artobero, arto-bizar, arto-buru, arto-irin, artopil...; onartuta daude, hala ere, elkarketa zahar batzuk: artaburu, artale, artasoro... Bi kasutan, molde normala (marratxoz zein gabe) eta zaharra onartzen dira, biek ere tradizio bertsua dutenez gero: arto(-)jorra/artajorra eta arto(-)zuritze/artazuritze. [EH]
Honetan dago arrazoia [25. araua]: “Orain eratzekoak diren elkarteetan ez da komeni behinolako hots-aldatze legeak, aspaldixko galdurik daudenak, berpizten jardutea: txistulari(-)elkartea, botikari(-)lana, safari(-)bidaia, kultur(a)(-)astea esan eta idatz dezagun beraz, eta ez txistulal elkartea, botikal lana, safal bidaia, kultul astea eta abar”.