Euskara Batuaren Eskuliburua

-ari (-lari)

-ari (-lari)

Izenei eransten zaie atzizki hau, eta hauxe da jokoa, oro har:

-ari, a bokalaz amaitzen direnei dagokie (dantzari, tabernari, botikari, gramatikari, politikari, kritikari, kimikari...). Hizkuntzalari, segalari eta trontzalari salbuespen dira.

-lari, oinarrian ia dutenei (ekonomialari, zientzialari, historialari...) eta bestelakoei dagokie (bertsolari, txotxongilolari, antzerkilari...).

Salbuespen dira aditzoinari lotzen zaizkion kasuak (pentsalari, ameslari, ikerlari (> ikertzaile)); izan ere, aditzek -le/-tzaile hartzen dute (hezle/hezitzaile (*hezilari), ikertzaile (*ikerle), asmatzaile, etab.). ( -le/-tzaile)

Nolanahi ere, zenbait aditzetatik bi eratorri sortu dira, adiera banarekin: zuzentzaile/zuzendari, zaintzaile/zaindari, idazle/idazlari/idazkari... [49. araua]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). LEF batzordea, “Eratorpenaz: -ari (-lari, -tari / -dari)”, Euskera 39, 3: 1040-1042.

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (241-243).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper