Euskara Batuaren Eskuliburua

zenbatzaileak eta maiztasuna (lau astean behin, astero... *zenbatero (> zenbatean behin))

zenbatzaileak eta maiztasuna (lau astean behin, astero... *zenbatero (> zenbatean behin))

a) Mugagabeko erabilera zein mugatua da zilegi kasu batzuetan. Baliokideak dira esapide hauek denak: Lau urtez behin / lau urterik behin / lau urtetarik behin / lau urtetik behin / lau urtetarik lau urtetara / lau urtetik lau urtera... [elkartzen dira senitartekoak].

b) Inesiboaren kasuan (NON kasuan, alegia), forma mugatua bakarrik da zilegi: Lau urtean behin elkartzen dira senitartekoak.

c) Egituren artean, <izena + -ero> gisako esamoldea onartzekoa da: {astero, hilero, ordu(-)laurdenero...} etortzen da. ( -ero/-oro/-ro)

Ez da egokia, ordea, <zenbatzailea + izena + -ero>: *Bi urtero egiten dute bilera batzordekoek (> bi urtean behin, bi urterik behin...). *Hamabost egunero etortzen zait bisitan (> hamabostero nahiz hamabostean behin edo hamabosterik behin). *Pastilla 12 orduero hartu behar du (> 12 orduan behin). *Bi astero (> bi astean behin, bi astetik behin, bi astez behin) [110. araua]. *Zenbatero ere ez da zuzena. ( *zenbatero > zenbatean behin, zenbatetik behin)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2001). "euroa zela-eta", Jagonet galde-erantzunak.

—(1996). "Denbora adieraztekoak", Jagonet galde-erantzunak.

—(1998). "Denbora sintagmak", Jagonet galde-erantzunak.

—(2000). "Leku-denborazko kasuak: metrora/metrotara", Jagonet galde-erantzunak.

—(2000). "Hiru kiloko haurra...", Jagonet galde-erantzunak.

—(2000). "Iraupena edo denbora-bitartea", Jagonet galde-erantzunak.

—(2000). "Leku-denborazko kasuak", Jagonet galde-erantzunak.

—(2010). "Eurotan, litrotan, ehunekotan", Jagonet galde-erantzunak.

—(2015). "Hiru urtean/urtetan; urte askoko/askotako; hogei urteko/urtetako/urteetako", Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (111-112, 169-171).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (71-72).

MUJIKA Alfontso (2010). ““ZENBAT EUROAN” / “ZENBAT EUROTAN” / “25 GRADUAN” / “25 GRADUTAN”. Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan”. http://www.eizie.eus/Argitalpenak/2tzul/noiz-erabili-mugatu-singularra-sintagma-zenbatzailedunetan.

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (85-88, 222-223).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "-etan: erabilera okerra", Ehulkuren aholku guztiak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper