JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: euroa

Zein forma dira hobestekoak euro hitzaren idazkera eta erabilera batuan?

Gramatika batzordearen ustez, forma hauek hobetsi behar dira: txanponak eurotan, txanponak euro(-)zentimotan, euro bat eta 5 zentimo, 10 euro(-)zentimo, 20 zentimo, 2 eurokoa, 5 eurokoa, 10 eurokoa, 50 eurokoa, 2 euro(-)zentimokoa, 2 zentimokoa, 5 zentimoko txanpona, 5 euro(-)zentimoko txanpona, 5 euroko billetea, 50 euroko billetea... Salneurria eurotan (*euroetan) adierazita dago.

Galderak egiteko, berriz, forma hauek onartzen dira: Zenbatean? (ez *zenbatetan) edo Zenbat eurotan/euroan? (biak zuzenak). Ez dira zuzenak mugagabea eskatzen duten galdetzaile eta determinatzaileekin osatutako *zein euroan, *edozein euroan eta gisakoak.

Erantzunak-eta, honela: 3 euroan/eurotan dago ardoa, 100 eurora/eurotara igo da salneurria, 500 eurotik/eurotatik gora ekarri (euroan, eurora, eurotik... zuzenak dira diru-kopuruak kantitate osoak direnean).

Txanponak: 1 euro (ahoz, euro bat esan), 2 euro, 1 euro(-)zentimo (ahoz, eurozentimo bat esan), 2 euro(-)zentimo, 5 euro(-)zentimo, 10 euro(-)zentimo, 20 euro(-)zentimo eta 50 euro(-)zentimo.

Billeteak: 5 euro, 10 euro, 20 euro, 50 euro, 100 euro, 200 euro eta 500 euro. Jakina, 34. arauaren arabera, 10 euroko billetea eta abar hobesten dira.

Hitz-elkarketaren bidez eman den euro(-)zentimo egituran, denboraren poderioz, lehen osagaia galduz joango da seguruenik, eta 2 euro(-)zentimo esan beharrean 2 zentimo esango da.

Txekeen idazkeraz, jo hona: "txekeak nola bete" (EBE) eta "Zenbakiak: txekeak nola bete" (JAGONET)

Dokumentua: EURO-A DELA ETA (irizpena) – https://www.euskaltzaindia.eus/dok/jagonet/Euroa.pdf

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, lexikoa > orokorra, ortografia > grafiak

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > zenbakiak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper