Literaturan biak erabili izan dira —forma mugagabean (-z: ikusiz, esanez, kantatuz...) eta forma mugatuan (-az: ikusiaz, esanaz, kantatuaz...)—, eta batasunerako ez da erabakirik hartu, baina -a- gabeko eredua da erabiliagoa. Moduzko perpaus jokatugabeak lortzen dira horiekin (NOLA galderari erantzuten diotenak). Aldeko haizea baliatuz jaitsi dute aldapa bizikletariek.
Ikusiaz ereduan, partizipioa -a amaierakoa duten aditzetan (bota, atera...), -e- epentetikoa sartzen da: boteaz, atereaz...
EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (321).
— “Modua adieraztea: ikusiz/ikusiaz”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (210).