*Bilera ospatu eta kideko esapideen lekuan, bilera egin eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak. Beraz, *zozketa ospatu (> zozketa egin), *partida ospatu (> partida jokatu). [EH]
Ospatu aditzarekin ondoen egokitzen direnak jaiak, garaipenak eta ospakizunak dira: Gabon gaua ospatzeko, aitaren eta amaren ondoan. Norbaiten mendeurrena ospatu. Bilerak, txapelketak, lehiaketak, jardunaldi eta topaketak direnean hizpide (zer esanik ez hiletak), izan, egin, jokatu, batu, bildu, elkartu, gogoratu... dira egokiak. Meza baldin bada, eman/esan. Partida Anoetan jokatuko da. Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena gogoratuko dute.
HAEE-IVAP (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.
SALABURU, Pello, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (84).
EHUko Euskara Institutua (2012). "Ospatu", Kalkoen Behatokia.
BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria (235).
SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (151).
EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Ospatu", Ehulkuren aholku guztiak.