Da/du sailetako aditza da. Osagairik arruntena eta erabiliena inesiboa (NON kasua) du. Liburu horretan oinarritzen naiz esan dizudana esateko. Iritzi ezkor hori zertan oinarritzen zuen galdetu nion.
Aditz bat erabili behar izanez gero —ez da bide ohikoena—, nominalizazioa erabili beharko litzateke, inesiboko kasu-markarekin orduan ere. Adibidez: esatean, entzutean, egitean... oinarritu naiz. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: oinarritu (zertan oinarritzen zara)”, Jagonet galde-erantzunak.