Hegoaldean, dio aditza da (Apaizari nork abisatuko dio? Abisatzen dizuet, engaina ez zaitezten), eta Iparraldean, du (Apaiza nork abisatuko du? Abisatzen zaituztet, engaina ez zaitezten).
Euskalkien araberako dio/du erregimen bikoitz hori beste aditz batzuetan ere ageri da: bakean utzi, deitu, entzun, lagundu, ohartarazi, sinetsi eta abarretan.
Bi moldeak (dio/du) ongi egonik ere, ez da komeni testu berean modu nahasian erabiltzea. [EH]