Izenek eta izenondoek ez dute genero gramatikalik *musika klasika (> musika klasikoa); *perpaus kontzesiba (> perpaus kontzesiboa); *Aizu, neska, nerbiosa (> urduri/nerbioso) al zaude?, etab.
. Ondorioz, ez da genero-bereizkuntzarik egin behar izenondoetan, eta, beraz, desegokiak dira erdararen eraginez egiten diren hauek:Badira, hala ere, izenondo batzuk hitz-bikoteka markatzen dituztenak genero-aldaerak: gajo/gizajo, gizagaixo (gaixo markatu gabea da ; ; tuntun/tonto; edo genero jakinari izendaturikoak (baldraska, parrandera, pertxenta, potxola... / zalapartero, morrosko, parrandero, bizardo...). [EH]
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (36-37).
—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (51-52).
— “Lexikoa: generoa (gajo, gaixo, gizajo, gizagaixo; tonto, tuntun)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (158-159).