1. Erdal hitzen maileguetan ez dago -al/-ale kategoriaren araberako bereizketarik: adibidez, materiale (iz.) eta material (izond.) bereizketarik ez da egiten. Nagusi -al bukaera da, bai izenetan (abal, bokal [≠ kontsonante], jeneral (armadakoa), katedral, material (‘ekaia, gaia’)..., bai adjektiboetan (abdominal, arterial, espazial, jeneral (‘orokorra’), lokal, material, neutral, plural...). Salbuespen nagusiak denborale, ospitale, bokale (itsasokoa) eta seinale dira.
2. Hitz-elkarketan, desegokiak dira honelakoak: *unibertsital esparru, *monetal politika, *medikal azterketa, *finantzal laguntza, *nekazal produktu, *merkatal ganbera... Honela da araua (bereizita nahiz marratxoz lotuta): unibertsitate(-)esparru, moneta(-)politika / diru(-)politika, mediku(-)azterketa, nekazaritza(-)produktu, merkataritza-ganbera... [25. araua]
Desberdina da euskal eta erdal hitzen kasua: euskara eta erdara izenek hitz-elkarketan hartzen duten erak dira. Euskal mendiak. Erdal liburuak.
3. Adjektibo erreferentzialen aldeko hautua egiten bada, hura izenaren eskuinetik eman behar da beti *sozial arazo (> arazo sozial); *sindikal arlo (> arlo sindikal). Hala behar dute -al bukaera duten beste izenondo hauek eta gisakoek ere: arnasketa abdominal, fauna abisal, adjektibo adberbial, ingeniaritza aeroespazial, emaitza anormal, giro antiklerikal... ; ; ;
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I. (I). Bilbo: Euskaltzaindia. (160-161).