g letra (ge)

g letra (ge)

G/j LETREN IDAZKERA. Mailegu berriak g letrarekin idazten dira oro har: agenda, estrategia, agente, agentzia, geografia, haluzinogeno, ingeniaritza, magia, prestigio... Aspaldikoak dira j dutenak: jende, erlijio, imajina, imajinazio... Hiztegiz finkatzekoak dira asko eta asko, eta, zalantzarik bada, hiztegira jo behar da.

 

G LETRAREN ALDAKORTASUNA ( b, d eta g letren aldakortasuna)

 

AHOSKERA. Euskara zainduan g letrari [g] ahoskera dagokio, hala nola [geologia], [genetika], [pedagogia], [ingeniaritza]... Arau horrek ez dio eragiten, jakina, hizkera zaindugabeari. [87. araua]

 

KANPOKO HITZEN ETA IZENEN AHOSKERA ( atzerriko izenen eta hitzen ahoskera)

a) Izen bereziak, oro har, jatorrizko hizkuntzan bezala ahoskatzekoak dira: Google [gugel], Giuseppe Verdi [jiusepe berdi].

b) Toki-izenak:

- Euskaraz ere jatorrizkoan bezala idazten diren leku-izenak jatorrizkoan bezala (ahalik eta gertuen) ahoskatzen dira: Algeciras —[x]; (es) jamón bezala—; Perugia —[y]; euskarazko Jon bezala—; Cambridge [kánbritx]. [158. araua] ( erdal hitzen deklinabidea; atzerriko izenen eta hitzen ahoskera)

- Euskaraz berezko grafia duten izenak euskararen arauak betez ahoskatzen dira: Belgika, Egipto... ([g]; ez [x]).

c) Mailegu berriak. Ingelesezko -ing amaieradunak dira sarrienak; bukaerako -g mutu dutela ahoskatzen dira (holding [holdin], ranking [rankin]. ( -ing (ingelesezko hitz berriak))

 

Euskara zainduko araua zorrotza izanik ere, bada salbuespenik:

- Hitz arrunt batzuetan, zilegi dira, arauzko [g] soinua ez ezik, soinu belarra [x] Hegoaldean (es: jamón) eta sabaiaurreko ahostuna [ӡ] Iparraldean (fr: jambon). Esate baterako, honelako maileguetan: agenda, kolegio, magia, geranio...

- Badira [y] eta [dӡ] ahoskerak ere, Hegoalde/Iparralde isoglosaren arabera: gin (edaria) [yin/dӡin], ginseng (landare-sustraia) [yinsen/dӡinsen]...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo: Euskaltzaindia.

— “Maileguak: -sz- eta g/j”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Maileguak: g eta j letrak”, Jagonet galde-erantzunak.

ZALBIDE, Mikel (1994). “Maileguzko hitzen zenbait muga-arazo”, Euskera 39, 3: 1063-1085.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (21, 30-35).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper