Agindua, erregua eta eskaera edo galdea egiteko erabiltzen da aditz hau. Bi modutara eratzen da perpaus osagarria:
a) Aditz ez-jokatuetan, -T(Z)EKO eta -T(Z)EA menderagailuen bidez. Askoz gehiago erabiltzen da -TZEKO moldea. Zerbait egiteko/egitea eskatu diot. Isilik egoteko eskatzea gehiegi eskatzea litzateke.
b) Aditz jokatu subjuntibozkoarekin, -(e)la zein -(e)n menderagailuen bidez. Askoz gehiago erabiltzen da -(e)la moldea. Etor dadila/dadin eskatu diote. Barka niezaiola eskatu zidan.
Aldeak alde, antzeko moldean eratzen dute perpaus osagarria beste aditz hauek ere: agindu
, gomendatu , proposatu, aholkatu eta gisakoek.
EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (eskatu sarrera).
—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (138-140).
—(2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (450, 567-578).
— “Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu …dadila /dadin)”, Jagonet galde-erantzunak.