erakusleak

erakusleak

Batasunari begira, 1979an hartu zuen Euskaltzaindiak erakusleen inguruko erabakia (Euskera, XXIV, 1979, 629-632. or.). Eranskinetan daude paradigmak (510. or.).

 

Zehaztapen hauek egitea komeni da paradigma horietaz:

- Desegokiak dira honako forma hauek: *hontan, *hontatik, *hontako..., *hortan, *hortatik, *hortako (> honetan, honetatik, honetako..., horretan, horretatik, horretako...).

- honetaz, horretaz eta hartaz formen baliokideak dira honezaz, horrezaz, harzaz eta honez, horrez, harez formak ere (singularrean zein pluralean). Honetaz, horretaz eta hartaz (eta hauetaz, horietaz eta haietaz) formak dauzka hobetsiak, dena den, Gramatika batzordeak.

- *honetzaz, *horretzaz eta *hartzaz (eta *hauetzaz, *horietzaz eta *haietzaz) baztergarriak dira.

- honez, horrez eta harez (eta hauez, horiez eta haiez) hainbat esapide jakinetan soilik erabili behar dira, ez erakusle soil moduan. Ondo daude, lokailu moduan, honez gain(era) eta horrez gain(era) moduko erabileretarako: Berezko sena zuen jendea ezagutzeko, eta, horrez gain (= horrez gainera), bihotz zabala. Horrez gain(era), leize handi bat dago zuen eta gure artean. Ez da zuzena erakusle modura erabiltzeko: *Etxe horrez mintzatu gara (> Etxe horretaz, etxe horrezaz). *Ez ziren lagun horiez oroitu (> lagun horietaz).

- Horretaz ≠ hortaz. Ez dute balio bera. Horretaz (= horrezaz ere egokia da) erakuslea da. Lehen esan duzun gauza horretaz hitz egin behar dugu. Ezberdina da hortaz ondoriozko lokailuaren balioa: hori dela eta, beraz, horrenbestez eta gisakoen moduko lotura-lana egiten du. Liburu gehienak eleberriak ditu; eleberrigile handi dugu, hortaz? [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Emendioa adieraztea: horrez gain, horrezaz gain, horretaz gain”, Jagonet galde-erantzunak.

MUJIKA, Alfontso (2013). "Erakusle-festa", 31 eskutik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper