Bi ezaugarri dituzte era honetako egiturek:
1. Eguraldi-aditzetan ez dago ergatiborik (NORK kasurik), nahiz aditza du erregimenekoa izan: atertu du, euria egin du, eguna luzatu du, haizea aldatu du, haizea atera du, elurra dihardu...
2. Eguraldi-aditzetan oso arrunta da mendebaldean ari du egitura, eta baita jardun aditzaren forma trinkoa ere: euria ari du, euria dihardu, elurra urtzen ari du, eguna luzatzen ari du... ; ;
EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (194, 272, 412).