Gaizki eraturiko hitza da *magisteritza, ‘magisteri’ lexema ez baita existitzen euskaraz. Berdin gertatzen zaio, esaterako, *delegaritza hitzari ere.
*Magisteritza saihestu, eta bi aukera hauek gomendatzen ditu Euskaltzaindiak (marratxoz lotuta zein bereiz): *magisteritza ikasi (> irakasle(-)ikasketak egin); *magisteritza(-)eskola (> irakasle(-)eskola). [EH]
MUJIKA, Alfontso (2012). "Magisteritzako tituludunentzako oposaketen datak ikusi ditut delegaritzan", 31 eskutik.