Euskara Batuaren Eskuliburua

Bilaketa-emaitza

1 emaitza ongietorri bilaketarentzat [1 - 1]

Ongi etorri!

Agurra egitean-eta, Ongi etorri! esan behar da, ez *Ongi etorria! edo *Ongi etorriak! Orobat, Ongi joan! eta Ongi ibili! Adberbioa da horietan ongi, eta ez dagokio mugatzailerik partizipioari. [33. araua]

 

Arauak, dena den, ez du esaten ongi etorrik, beste partizipiozko perpaus askok bezala, izen bihurtu eta mugatzailea hartu ezin duenik; horregatik, ongietorri (iz.) zuzena da: Ongietorria eman digu (ongietorria izena da hor, ez adberbioa). Ezta ere, beste partizipio asko bezala, izan aditzaren predikatu mugatu bihurtu eta honela esan ezin denik: Zarela ongi etorria! [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Esapideak: Ongi etorri! / Zaretela ongi etorriak!”, Jagonet galde-erantzunak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper