Hizkuntza baten idazkera arautzen duten legeek osatzen dute hizkuntzaren ortografia; tipografia, berriz, tipoak, hau da, moldeko letrak, sortu eta konbinatzearen artea da, liburu, aldizkari, webgune eta gainerakoak irakurgarriak izatea lortzeko, edukia modu eraginkorrean transmititzeko. Ortografiaren eta tipografiaren konbinazioa ortotipografia da. Beraz, hau da ortotipografia: ortografia eta tipografia konbinatzen eta obra inprimatuetan aplikatzen dituen diziplina.
Erabaki batzuk hartuak ditu Euskaltzaindiak. Lehenengoak 1971koak dira (Euskera, XVI, 1971). Harrezkero beste zenbait ere hartu ditu; adibidez: 13. araua, «Lerroz aldatzean marratxoak nola jarri»; 25. araua, «Hitz elkartuen osaera eta idazkera»; 35. araua, «Orduak nola esan»; 141. araua, «Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera».
Premiak handiagoak dira, ordea, gaur egungo estilo-liburuetan asko zaintzen den alorra baita. Obra honetan, Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuari jarraitu diogu gehienbat.