Maider Etxebarria Gasteizko alkate andreak harrera beroa egin die euskaltzainei
- Euskaltzaindiak Gasteizko udaletxean egin du martxoko Osoko Bilkura. Bilkura hasi baino lehen, Maider Etxebarria hiriko alkate andreak harrera beroa egin die euskaltzainei. Euskaraz mintzatu da Etxebarria, eta esker oneko hitzak izan ditu Akademiarentzat: "Udaleko teknikariek esan didatenez, Euskaltzaindiak asko laguntzen die beraien eguneroko zereginean, eta hori eskertu nahi nizueke".
- Euskaltzaindia aspalditik ari da Gasteizko Udalarekin elkarlanean; urtero-urtero berritzen dute hitzarmena bi erakundeek.
Iruzkin berria idatzi
Beñat Oihartzabal euskaltzaina emeritu bilakatu da
- Beñat Oihartzabal idazle eta hizkuntzalariak 75 urte bete zituen martxoaren 17an, eta, hartara, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala.
- Horrela, ordezkoa aukeratzeko izena emateko epea ireki da, Oihartzabalen hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko Bilkuretan jasoko direla.
Andres Urrutia: "Piarres Lafittek sare intelektual bat sortu zuen garai zailetan"
- Euskaltzaindiak bere webgunean eskegi du Piarres Lafitte euskaltzale, idazle eta euskaltzain osoaren artxiboa. Egundoko bilduma dokumentala da Lafitterena, ezinbestekoa Euskal Herriko euskalgintzaren historia ezagutzeko.
- Neurri batean, Georges Lacomberen artxiboaren segidako lantzat har dezakegu, harekin osagarria guztiz, bi-biek Ipar Euskal Herriko historia, literatura eta euskalgintzaren iturri-dokumental mamitsu eta garrantzitsuak biltzen baitituzte.
- Azalpen-bideoa hemen: https://labur.eus/LNV8V