Junes Casenave-Harigile "Xiberoko Antzertia edo Pastorala" liburuaz
Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.
Xiberoko Antzertia edo Pastorala liburua Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 17. zenbakia da. Hona hemen liburuaz egileak prestatutako hitzak. Saran, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak irakurri zituen.
Junes Casenave-Harigileren hitzak 43,23 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.