554 emaitza *:* bilaketarentzat [51 - 60]
Antolín (es), Antonin (fr)
Erromako Antonius leinu izenaren Antoninus jentiliziotik dator gaztelaniazko Antolín, eta honen euskal aldaera da Andolin. Santuaren bizitzaren gaineko berriak ilunak dira; erlikiak Pamiers (Frantzia) hirian daude gordeta. Zenbaiten arabera hiri horretako lehen apezpikua izan zen; beste zenbaiten arabera, ostera, erlikiak gurutzatuek ekarri zituzten. Santuaren eguna irailaren 2an da.
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Izena sortzeko Bizkaiko tradizioa hartu zuten aintzat, Bizkaiko Jaurerrian ohikoa baita San Antonio izeneko ermitak izendatzeko Sandoni forma erabiltzea. Ikus Antonio.
Andrés (es), André (fr)
Andres izenaren aldaera. San Andore izeneko ermita Leatxen (Nafarroa) egon zen, baina aspaldian desagertu ziren azken aztarnak. Ikus Andres.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan zenbait aldiz agertzen den izena. Adituek oinarriko and- euskarazko handirekin eta galierako ande- izen indartzailearekin erlazionatu dute; -os bukaera atzizkia dela txoil garbi dago, baina ez hainbeste txistukariaren nolakoa.
A. Lertxundi (Orio, 1948) idazle ezagunaren goitizena, aitaren etxearen izenetik, Aganduru-tik, hartua dena. Izan ere, Euskal Herrian ohitura da jendea sortetxearen izenaz deitzea, hau usu laburtua delarik.
Aniano (es)
Gaztelaniazko Anianoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean, Andeoli edo Annià santua III. mendean bizi izan zen. Santuaren eguna azaroaren 30ean da.
Erdi Aroko izena; 1249an dokumentatzen da Ipar Euskal Herrian. Litekeena da latineko Januario izenaren aldaera izatea, baino etimo hori ez dago erabat garbi.
Antero (es)
Gaztelaniazko Anteroren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. III. mendeko San Anterok bi hilabete baino gutxiago eman zituen Elizaren burutzat. Santuaren eguna urtarrilaren 3an da.
Erdi Aroko izena. 1412an, esaterako, Ortzaizen (Nafarroa Beherea) ageri da.
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Anton izenaren hipokoristikoa edo lagun arteko izena, Euskal Herriko erdialdean eta ekialdean erabilia. Ikus Antonio.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.