(...)
OHAR.: Erabilerari jarraiki, kalearen izen ofiziala Doktor Huizi Kalea da, baina hori euskaraz onartezina da. Askoz ere egokiago litzateke, adibidez, Huizi Doktorearen Ka/ea finkatzea. // Kale honetako etxeek, Belkoain, Gernika eta Zuberoa kalekoek, Agustin Leitza Kaleko 15, 17 eta 19 zenbakia dutenekin batera, orain dela gutxi arte Grupo Padre Larramendi deituriko auzunea osatzen zuten eta horregatik informatzaile ugarik beste izen hau ere aipatu du. Jasotako beste bi izenak, berriz, eta aipatu kale guztiei dagozkielarik, garai bateko erabilerak finkatutakoak dira. Nahiz eta egun horiek ez erabili gogoan dituzte galdeketan parte hartu duten guztiek. // Modesto Huizi Andoaingo kale Nagusian jaio zen 1877. urtean. Madriden egin zituen medikuntza ikasketak, doktoradutza ere bertan eskuratu zuelarik. Obstetrizia eta Ginekologian espezializatu eta berak egin zuen lehen zesarea kontserbatzailea. Ospitaleko zuzendari, Medikuntza Akademiaren sortzaile eta lehen Lehendakari, Gurutze Gorriako zirujau eta maixu..., irismen itzeleko iharduna burutu zuen doktore ospetsu honek 1913-an hil zen arte.
(...)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.