(...)
Iparragirre // Izen osoa: Iparragirre etorbidea eta Iparragirre zeharkalea / Avenida Iparragirre y travesía Iparragirre // Leioa erdibitu egiten duen etorbide nagusia, urteetan autogidaren amets gaiztoa. // 1950eko Estatistika Nomenklatorrean dokumentatzen da lehenengoz. // Jose Maria Iparragirre Balerdi (Urretxu, 1820 - Ezkio-Itsaso, 1881) olerkari eta konpositore gipuzkoarra izan zen.Txikitan aitak Zerainera bidali zuen, bere osabak erdara eta gramatika irakats ziezazkion. Familia Madrilera joan eta San Isidro del Real jesuiten ikastetxean sartu zuten (1833). Lehen Karlistadan karlisten alde parte hartu zuen foruak defendatzearren eta atzerriratu behar izan zuen. Bere gitarra besapean harturik, Suitza, Italia eta Alemanian barna ibili ondoren, Frantziara itzuli eta, bertatik bidali zutenean, Florentziako antzerkitalde bati elkarturik jardun zuen Ingalaterran. Indultu bati esker Euskal Herrira itzultzeko baimena izan zuen (1853). Orduan, herriak himnotzat hartuko zuen Gernikako Arbola famatua konposatu zuen. Abesti honek foruen alde zeuden karlista, liberal eta nazionalistak batu zituen; hori arriskutsutzat hartu zuten agintariek eta Euskal Herritik egotzi egin zuten (1855).Ameriketan artzain ibili eta Buenos Airesen urte batzuk igaro ondoren, itzuli eta Madrilgo Teatro Realen omenaldi beroa eskaini zioten (1879). // Euskal Herri osoarentzat sinbolo bilakatuta, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako aldundien eta Nafarroako zenbait euskaltzaleren dirulaguntzari esker bizi izan zen azken urteetan. Abesti asko konposatu zuen; guztiak Euskal Herrian eta bere bizitzan oinarritutakoak, hala nola: Ume eder bat; Zibilak esan naute; Agur Euskalerriari; Gitarra zartxo bat da; Nere maitearentzat, etab.
(...)
Zer: Etorbidea eta zeharkalea Non: Leioa Jatorria:
IZ.02
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.