(...)
Elexalde // Izen osoa: Elexalde etorbidea eta Elexalde parkea / Avenida Elexalde y Parque Elexalde // Etorbidea: Iparragirre kalean hasi eta gora Aldekoena auzora heltzen den errepidea. // Parkea: Elexalde etorbidean udaletxera heldu aurretik dagoen parkea. // Elexalde auzo-izenak adierazten duen bezala, eliza dagoen aldea da. Hortaz, Elexalde etorbidea, jakina, Iparragirre etorbidetik gora Aldekoena auzora doan errepidea da. // Iñaki Ugarte Uriartek Leioa: sus barrios y pluralidades liburuan dio: “Al otro lado de la estrada de Ollar-ondo, en lo alto de la loma está el caserío “Legunti” […]”, aipamen horrek pentsarazten digu garai batean Elexalde etorbidea Ollarrondo izenaz ezaguna izango zela, hori dirudi. Era berean, jakin behar dugu izen hori Elexalden zegoen Ollarrena izeneko etxalde-izenetik eratorria dela, Ollar eta ondo hitzez eratua. Etxaldea, ordea, ollar (seguru asko bertan bizi zenaren goitizena) eta -ena atzizkiaz, hain zuzen ere, etxe izenetan maiz erabiltzen dena. // Ikus Elexalde toponimoa
(...)
Zer: Parkea eta etorbidea Non: Leioa [Elexalde] Jatorria:
IZ.02
(...)
Ollarrondo bidea. // Ollarrena etxalde izenetan oinarritutako toponimoa. Badirudi izenaren eboluzioa ondokoa izan zela: Ollarrenaondo > Ollarrenondo > Ollarrondo, baina ez dugu tarteko pausorik lekukotu
(...)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.