(...)
1950eko etxeak [...] Aurrekoetan ez bezala, oraingo honetan jatorrizko idazkera gorde dugu, euskal ahoskeraren lekuko garbia ematen baitute, grafia gorabehera, esaterako: Curtzegoico, Vidorratza aspi, Yonsabalena edo Estartetze [...] Idazkera egokia: Osteikoetxea / Agirian jasotako idazkeran: Osteicoechea / Auzoa: Artatza
(...)
(...)
Artatzabekoa (-a) eta Artatzagoikoa (-a) // Ahoz: Artatzabeko // Beste izenak: Artatzabeaskoa (-a), Pinosolo // Auzoa: Artatza // XVII. mendeko etxalde zahar hauek Pinosoloko parkean zeuden, bigarrena desagerturik dago. 1704ko fogerazioetan Artaza de abajo izenarekin dokumentatzen da lehenengoa. Gaur egun, ingurukoek Pinosolo bezala ezagutzen dute, bertako parkearen izena, hain zuzen ere. Pinosoloko lur horiek, Alberto Aznar y Tutor, Zuiako markesak, erosi zituen 1902an. Familiaren aisialdirako erabiltzen zuten eta tenis-zelai bat ere izan zuen. Lurrak egokitu ostean familiarentzako etxe bat egiteko asmoa izan zuen eta 1918an hasi zituen lanak; baina bere heriotzaren ondoren, 1923an, lanak bertan behera geratu ziren. // Artatzagoikoa izenekoa azkenekoz 1922an dokumentatu zen, beraz gerra garaian edo desagertuko zela pentsatzen da. Gainera, 1704ko sutegietan beste bi dokumentatu ziren: Artatzaerdikoa eta Artatzaosteikoa, baina ez dago harrezkero euren berririk. // Zutik dirauen etxaldearen izen jatorra Artatzabeaskoa da, Artaza beazcoa 1745ean, eta gerora Artatzabekoa izena hartu zuen. Etxaldearen izena Artatza eta bekoa adjektiboaren elkartetik sortu da
(...)
Zer: Etxea [desagertua] Non: Leioa [Artatza] Jatorria:
IZ.02
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.