Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2491 emaitza *:* bilaketarentzat [351 - 360]

Arrako (emakumezkoa)

  • Belaguako trikuharri handia, Erronkari (Nafarroa) ibarrean, eta Andre Mariaren elizattoa. Kristau ermitak, maiz, aspaldidanik sakratuak ziren lekuetan agertzen dira, hemen bezala. Jaia uztailaren 26an da, Santa Ana egunean, Andre Mariaren festa ere izan arren. Arrakokoa zen Petri Karrika ospetsua, Biarnokoei hiru behien zerga ordainarazi ziena.

Arrasabia (emakumezkoa)

  • Resabia (es)

Arrate (emakumezkoa)

  • Eibarko (Gipuzkoa) Andre Maria, hiri honetako eta Elgoibarko zaindaria dena. Kondairak dioenez, santutegia okerreko lekuan eraikitzen hasi omen ziren, eta eraikigaiak gauez lekuz aldatzen omen ziren, hura Ama Birjinak nahi zuen tokian egin zuten arte. Lehenengo aipamen idatzia 1498ko da. 1563an jaia irailaren 8an ospatzeko baimena eskatu zuten, abenduan egitea neketsua zelako. Inguru hauetan haurrak Arratetik datozela esaten da eta goian dagoen gurutzeari hiru itzuli egin ohi zaizkio, ezkontidea eskatzeko. Gerran miliziano talde batek Eibarko komentu batera eraman zuen Andre Maria, babesteko. Irudia XIV. mendekoa da.

    Arrateko zelaiko
    bai floridadea
    andixek gora dago
    zerura bidea.

Arrazubi (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Olorizkoa (Nafarroa), izen bereko herrixkako eliza zena. Arrazubi XX. mendearen hastapenean hustu zen. Eraikuntza erromanikoa da eta kanpoaldean hilobi ikusgarria du. Irudia Soltxagako (Nafarroa) elizan dago.

Arremonda (emakumezkoa)

  • Remonda (es)

Arrene (emakumezkoa)

  • Oración (es), Rosario (es)

  • Gaztelaniazko Oración edo Rosario izenaren ordaina Edurne edo Ikerne izenen analogiaz sortua. Osagaiak arren 'otoi, mesedez' eta Sabin Aranak sortutako -(n)e amaiera dira.

Arreo (emakumezkoa)

  • Ikus Yera.

Arriaga (emakumezkoa)

  • Gasteizko behialako herrixka, hiriak bereganatutako lehenetakoa (1258), eta Andre Mariaren adbokazioa. Lakua deritzon zelaian egiten zituen batzarrak Arriagako kofradiak, Done Joanesen elizan. Bertan hautatzen ziren Arabako alkate nagusiak, epaile lanak egin behar zituztenak. Done Joanes egunean Andre Mariaren irudia prozesioan ateratzen zuten.

Arrieta (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin, bat Artzibarren (Nafarroa) eta bestea Iruraiz-Gaunan (Araba), Arrieta derizten herrietan. Arabakoa Santa Maria Magdalenaren elizako aldare nagusian dago, eta Nafarroakoa Done Laurendiren elizan.

Arrigorria (emakumezkoa)

  • Etxauribarko Arraitza (Nafarroa) herrian, Endezelaia mendian dagoen Andre Mariaren ermita. Izena aurrez aurre duen Sarbil haitzetik datorkio. Sukarretik eta gaixotasunetatik babesteko eskatu ohi zitzaion. Jaia egiten denean, maiatzaren 15ean, irudia Otazura (Nafarroa) jaisten dute.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper