Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2491 emaitza *:* bilaketarentzat [361 - 370]

Arriluzea (emakumezkoa)

  • Amaritako (Araba) Andre Mariaren ermita, egun Trinioste edo Amaritarana izenez ezagutzen den aurkintzan zegoena, Erretanako tren geltoki zaharraren ondoan. Andre Mariaren ermita honek berebiziko garrantzia izan zuen XVI-XVIII. mendeetan, baina 1825ean erortzeko zorian zegoela-eta meza ematea debekatu zuten. Izentzat Arluzea aldaera laburtua ere erabili izan da.

Arritokieta (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Zumaian (Gipuzkoa), eta 1620tik aurrera herriko zaindaria. Antza denez, ermita hau antzinako parrokia da. Lehendabiziko aipamena 1292koa da, Gaztelako Antso erregeak Orreagako (Nafarroa) monasterioari eman zionekoa. Kondairak dioenez, Ama Birjina harri artean agertu zen, eta horri zor bide zaio izena. Hala ere, Mitxelenak J. B. Olaetxearen eta L. Murugarrenen lanetan oinarriturik argitu zuenez, antzinako izena Arridokieta zen -Isastiren Compendio-n ikus daiteke aldaera hau, grafiak grafia-, hots, harri, idoki 'atera, aterea' eta -eta dira osagaiak ('harri aterea(k), ilkia(k) dagoen / dauden tokia'), eta, beraz, toponimoak ez du toki-rekin zerikusirik. Julene Azpeitia (Zumaia, 1888-1980) idazle eta ohorezko euskaltzainak izen hau erabili zuen goitizentzat. Hipokoristikoa edo lagun arteko aldaera Arritxu da.

Arritxu (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Arritokieta izenaren ohiko izen ttipia.

Arrixen (emakumezkoa)

Arrizabalaga (emakumezkoa)

  • Bi dira Arrizabalaga izeneko andre mariak, Aguraingoa (Araba) eta Muru Artederretakoa (Nafarroa). Arabako ermita desagertu egin zen, baina badakigu Sorginetxe izeneko trikuharritik gertu zegoela. Europa osoan aurreko erlijioentzat sakratuak ziren lekuak bereganatzeko joera egon da, askotan ermita eraikiz (ikus Arrako), era honetan jarraitzaileak lortzeko. Hau dela-eta askotan leku bakar batean kultu baten baino gehiagoren aztarnak agertzen dira, batzuk besteen gainean. Izenaren aldaera Arrizala dugu. Done Joanes goizean udalbatza Arrizabalagara joaten da, behinola egiten zen prozesioa berrituz. Aranako Andra Maria ere deitu izan zaio. Muru Artederretakoa (ikus Artederreta) gaur egun Arrosariokoa deitzen dute.

Arrizala (emakumezkoa)

  • Ikus Arrizabalaga.

Arromania (emakumezkoa)

  • Romanie (fr)

Arrosa (emakumezkoa)

  • Rosa (es), Rose (fr), Rose (en)

  • Bermeoko (Bizkaia) ermita, Andre Mariarena, eta lore izena. XVI. mendean Larrosa deitzen zuten ermita Mundakako bidean zegoen, baina gaur egun Arrosatxu izena baino ez da geratzen; irudia santa Eufemiako ermitan dago. Andre Mariaren adbokazioa eta santa baten izena ere bada. Limako santa Arrosa, jaiotzez Isabel, Ameriketako patroia da. Arosaren egunak urtarrilaren 30ean (Andra Maria) eta abuztuaren 23an (Limakoa) dira. Euskal kantuetan ohikoa da arrosa erabiltzea, maite den andrea irudikatzeko. Aldaera: Errose (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Arrosali (emakumezkoa)

  • Rosalía (es), Rosalie (fr)

  • Nahiz eta tradizionalki jatorria arrosa eta lili landare izenekin lotu, badirudi normandoek Siziliara eramandako Rocelin edo Roscelin frantses izena dela. Santa Arrosali Palermon bizi izan zen, harpe batean bakardadean, Kristori zion maitasunagatik. Kondairak dioenez, Jesusek berak oparitu zion lore sorta bat. Jaieguna uztailaren 15ean da. Aldaerak: Arrosalia eta Errosale (Deun-ixendegi euzkotarra).

Arrosalia (emakumezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper