2491 emaitza *:* bilaketarentzat [281 - 290]
Apama (es)
Apia (es)
Apolonia (es), Apollonie (fr)
Gaztelaniazko Apoloniaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Apolonia.
Apolonia (es), Apollonie (fr), Apolline (fr), Apollonia (en)
Apolo jainko izenaren gentilizioa den latineko Apolonius-etik. Alexandrian bizi izandako eta martirizatutako III. mendeko Santa Apolonia dentisten patroia da. Jaieguna otsailaren 9an da. Aldaera: Apolone (Deun-ixendegi euzkotarra).
Arabako herria eta Andramari deitzen den ermita, egun hilerriko kapera dena. Barruan Ama Birjinaren irudi barrokoa zegoen. Kanpoaldean dauden Done Jakueren gurutzeek Lautadara Sandratitik sartzen zen Donejakue bidearen berri ematen digute. Bide garrantzitsu hori babesteko gaztelua egon zen ondoko haitzetan. Jaia abuztuaren 15ean zen.
Kontrastako (Araba) erromatar hilarri batean agertzen den izena: Araica Arai f(ilia) ('Araika Arairen alaba'). Trebiñun, Araiko izeneko herrian, Uraldeko Andre Maria dago (ikus Uralde). Eraikuntza XIII. mendekoa da.
Aracné (es), Arachné (fr), Arachne (en), Ἀράχνη (el kl)
Aramako (Gipuzkoa) Andre Maria Mendizabal izeneko baserrian gordetzen da. Ez dakigu, damurik, elizattoa non zegoen.
Aguraingo (Araba) ermita, egun desagertua. Ikus Arrizabalaga. Arana (Trebiñu) herriko eliza ere Andre Mariarena da.
Alcanadreko (Errioxa) Andre Mariaren ermita, XVIII. mendekoa, baina aurreko eraikuntza erromaniko baten zaharkinen ondoan goratua. Atearen gainean antzinako elizakoa zen irudi erromaniko ederra dago.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.