1 emaitza Nekane bilaketarentzat [1 - 1]
Dolores (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Dolores-en baliokidetzat proposatzen den izena. Andre Mariaren adbokazio hau Alemaniako Marinthal santutegian sortu zen, XIII. mendean. Bost izan ziren hasieran Ama Birjinaren min edo nekeak: Simeonen profezia, Jesus tenpluan galtzea, kartzelaratzea, gurutzean hiltzea eta errukia. Beranduago beste bi gehitu zitzaizkien bost horiei, eta horreatik, irudietan zazpi gezik zeharkatzen dute Ama Birjinaren bihotza. Santuaren eguna irailaren 15ean da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.