1 emaitza Karmele bilaketarentzat [1 - 1]
Carmen (es), Carmen (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Carmen-en baliokidetzat proposatutako izena. Jatorria Palestinako mendi ezagunean du, grekoz Kármelos eta hebreeraz Karmel zeritzanean hain zuzen ere. Izenaren osagaiak karmen 'baratza' eta El 'Jainkoa' dira. Karmeldarren eskutik zabaldu zen; hauen ustez, Elias profetak Karmel mendian ikusi zuen laino zuria Sortze Garbiaren promesa izan zen. Garrantzia XIII. mendean hartu zuen, aipatu mendian S. Stock karmeldarrari Ama Birjina agertu zitzaionean. Uztailaren 16an, jaiegunean, Euskal Herriko portu askotan prozesioak egiten dira. Aldaera: Karmen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.