1 emaitza Karitate bilaketarentzat [1 - 1]
Caridad (es)
Latineko caritas, caritatis 'karitate' hitzetik dator. Hau kristauen artean ponte izentzat erabili zen, hiru bertute teologaletako bat baita. II. mendeko Santa Sofiak bere hiru alaba martiriei bertute teologalen izenak jarri zizkien (Fedea, Itxaropena eta Karitatea). Haien santutegia Conques (Frantzia) herrian dago. Andre Mariaren adbokazioa ere bada. Santuaren egunak abuztuaren 1ean (martiria) eta irailaren 8an dira.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.