1 emaitza Sara bilaketarentzat [1 - 1]
Sara (es), Sarah (fr), Sarah (en)
Lapurdiko herria eta Bibliako izena. Lehena ezaguna da bertako apaiza izan zen Axular idazle handiari esker. XX. mendean ere euskal kulturaren beste bultzatzaile paregabe baten bizitokia izan zen, J. M. Barandiaranena. Bibliako Sara Abrahamen emaztea eta Isaaken ama izan zen. Izena hebreerako Sarah 'printzesa'-tik dator. Santuaren eguna urriaren 9an da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.